| | Ikastetxearen helburua: XEDEA Fadurako I.E.F.P.S-G.L.H.B.I.ren xedea, gizatasunez eta teknikoki prestatutako gizakiak eratzea da, jarrera etiko, izaera kritiko, ikasketekin atseginez, inguruarekin begirunez eta gizartean integraturik jokatzen dutenak; unibertsitatean edo lan munduan sartzeko edo bere enpresa sortzeko gai izan daitezkeen pertsonak sortzea, ikastetxearen irudi dinamiko eta berriztatzailea isladatzen duen kalitateko irakaskuntzaren bitartez. Gure ikastetxearen asmoa: IKUSPEGIA Gure ikastetxeak gizartean egokiro integratutako langile ondo prestatuak eratzeko asmoz, bere kudeaketa eta emaitzen kalitateagatik, bere izen onagatik, etorkizunari eta inguru sozial eta teknologikoari irekita egoteagatik eta bere ikaslegoaren gaitasun profesionala hobetzeko egiten dituen ahaleginengatik aintzat har dezala gizarteak. Gure erakundearentzako egokiak diren balioak: BALIOAK Gero eta hobeto egitea gure lana. Kalitatea ongi egindako lanarekin eta etengabeko hobekuntzarekin identifikatzen dugu, bai maila pertsonalean, baita talde eta erakunde mailan ere. Jarrera baikorra eta hobekuntza pertsonala. (gehiago irakurri) |