| GAITASUNAREN EGIAZTAPENA Sistema honen bitartez, lanpostu baten jardueran lortutako lan-gaitasunak zein bizitzako esperientzian zehar bildutako ezagutza eta gaitasunak egiaztatuko dira ofizialki, ondoren zehazten diren ziurtagirien bitartez. ¿ Langileak, Lan Heziketa Tituluaren maila bat egiaztatuko duen Zirutagiri ofiziala lortu ahal du zenbait baliabideren bitartez, (Hobetuz ikastaroak, azterketa libreak, zatikako eskaintza...) titulazio osoa lortu arte. ¿ Edo Lan Heziketako Titulua osorik egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala. Kontuan hartu behar da, Lan Heziketako Tituluaren tramitazioa eskatu ahal izateko, sarbiderako behar diren baldintzak bete behar direla. izena emateko, bi epe daude urtean zehar: ¿ martxoaren 1etik 15era ¿ urriaren 1etik 15era Gaitasunak egiaztatzeko egituran sartzeko bete behar diren baldintzak ondokoak dira: ¿ Gutxienez, bi urteko lan esperientzia izatea, zatikako edo osorik errekonozitzea eskatzen den lan-agiriarekin. ¿ Erdi mailako agiri osoa edo zati bat lortu nahi dutenek, 18 urte baino gehiago izan behar dute. medio. ¿ Goi mailako agiri osoa edo zati bat lortu nahi dutenek, 20 urte baino gehiago izan behar dute. 1. Izen-ematea: 24 € ordaindu behar dira, eta irakasle aholkularia ipiniko zaio. 2. Laguntza: irakasle aholkulariak lan-lorpenak bilduko ditu behaketan oinarrituta, eta langileari lor dezakeenari buruzko argibidea eman, eta froga egiaztagarririk egin behar duen jakinaraziko dio.Prozeduraren iraupena 6 hilabetekoa da, eta 3 alditan egiten da 3. Matrikulazioa: 12 € ordaindu behar dira egiaztaturir hartzea nahi den gaitasun-unitate bakoitzeko. Talde ebaluatzaileak erabakiko du Lanbide Tituluaren zein zati egiaztatuko diren eta zeintzuk ez, lan-lorpenak eta froga egiaztagarrien emaitzen arabera. Informazioa: Hezkuntzan | |